Inicio Bad Bunny Canciones Religiosas Taylor Swift Ed Sheeran Luis Fonsi Ozuna Daddy Yankee J Balvin Maluma DMCA

Escuchar música y letra de 1243861 de Herrikoiak - Escucha y canta NewMusicas

Artist profile picture

1243861

Herrikoiak

Canciones

Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.

Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.

Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren laarak,
ardo berriak honduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biharrak.

Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.

Más de Herrikoiak

20 canciones
  • Boga Boga
  • Euskadin, Castillan bezala
  • Forjarien kanta
  • Akerra ikusi degu
  • Bat, bat, bat
  • Aita-semeak
  • Uso Zuria
  • Agure zaharra
  • Egun da Santimamiña…
  • Berriro igo nauzu ene mendira
  • Boga, Boga
  • Aita San Antonio
  • Bertso berriak
  • Goiko mendian
  • Atarratzeko gazteluko kanta
  • Kyrie Eleison
  • Herria eta hizkuntza
  • Egia da
  • Triste bizi naiz eta
  • Kyrie Eleison
  • Inicio Bad Bunny Canciones Religiosas Taylor Swift Ed Sheeran Luis Fonsi Ozuna Daddy Yankee J Balvin Maluma DMCA